XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

orrek zeharo erraztu du Iñaki Gorroñok aipaturiko elkarrenganako begirune-jarrera hori: Arrasaten, lantegi-atean uzten da bakoitzaren politika-jarrera.

1.4. IDEOLOGIA ETA ESTATUA ARIZMENDIARRIETAREN PENTSAERAN

Goian aipatu dugunez, kooperatiben baloreak bat etor daitezke politika-ideologia gehienekin. Gainera, ideologion aurrean harro-edo agertzen da lankidetza, eta harrotasun hori jatorri jakinekoa da.

Politika-arloko ideologia guztiek Estatuaren ekintzari buruzko eztabaida Administrazioa, oro har dute helburu. Ideologien jarrera horrek askatasuna ematen dio kooperatibismoari errealitatea aldatzeko funtsezkoa den ekintza-esparruan: gizartea bera. Politikagileek erabaki dezatela Estatua zelan moldatu behar den, bien bitartean guk gizartea bera aldatzen egingo dugu lan.

Egia esan, oso zaila da euskal kooperatibisten idatzien artean eta, modu berezian, Arizmendiarrietaren beraren idatzietan Estatuaren Administrazioari edo Arduralaritzari zein politika-arloko ekintzari buruzko aholkuak edo iritziak aurkitzea.

Jarrera honetan, jakina, bakoitzaren erantzukizunak besteren lepo gainean ez uzteko asmo finkoa dago gainera. Herri honen garapenaren aurrean ditugun betebeharrak herritar guztiok onartu behar ditugu. Errazegia da Estatuari gure arazo guztien konponketa eskatzea.

Hala ere, kooperatibistek ez dute zehaztu maila abstraktuan behintzat Administrazioaren edo Arduralaritzaren jarduera, batetik, eta ekimen pribatuarena, bestetik, alegia, bataren eta bestearen jarduera-esparruak zeintzuk diren edo zeintzuk izan behar luketen.

Nondik nora zuhurtasun hori? Ba, esparru bi horiek, elkarrekiko ekimen komunitarioaren bitartez aldagarriak direlako eta, zeharo, beren betebeharrak asetzeko gizakiek duten zailtasunaren arabera aldatu egingo direlako, bai Administrazioaren esparrua, eta bai Gizartearena ere.

Gorago esan denez, Estatuak edo Administrazioak zelan jokatu behar duen erabakitzeko eztabaida horretatik kanpo gelditu da Lankidetza. Gainera, Estatuak zelako jarduerak bereganatu behar dituen eta zelakoak ez dituen bereak egin behar ideologia-arloko irizpideen arabera zehaztea ere, alde batera utzi du.